XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SAKONTZEN Prozesu eraikikor bat aurrera eramatea, bide oso bat behetik gora burutzea da.Baina bide horretan pauso bat baino gehiago eman beharra dagoenez, komenigarria da abiaburutik helbururaino ematen diren jauziak zaintzea.
Gehiegizkoa litzateke eman beharreko pauso guztiak aktibitate konkretu batez estal daitezkeela pentsatzea.
Askotan pauso horiek zeintzuk diren jakin ere ez dugu jakiten.
Baina, hala ere, intentzio honekin zerbait egitea komenigarria dirudi.
SAKONTZEN atal hau ikasleek berek bete behar dituzten galderez osatua dago gehienetan.
Galdera hauen eginkizuna AGERPENean azaldu diren ideiak noraino menperatuta geratu diren ikustea da.
Dena ondo baldin badoa,
Horrela eginez gero, sortuko diren galderei erantzuteak errazago bihurtuko du geroko lan indibiduala.
Eraikitzeko prozesuan jarritako laguntza-une bat.
Eta bestetik, balio dezake baita ere
Gorago esana dugun bezala, adibide bat ez da nahikoa ideia matematiko batez jabetzeko; derrigorrezkoa da adibide bat baino gehiago ematea, guzti horietatik ideia orokorra atera ahal izateko.
Horregatik, hain zuzen, ipintzen dugu beste bi horien ondorioz
Azaldu nahi den ideia gehiago sendotzeko alegia.
Batzuetan
Dagoeneko ezaguna dena praktikatzeko aukera eskaintzea.
Gauza jakina da gai matematiko bat menperatzeko ez dela nahikoa behin ikusi eta kito.
Derrigorrezkoa da gaia bera behin eta berriro errepikatzea ondo-ondo menperatu ahal izateko.
Bakoitzak bere lana eginez edota, bestela, oso talde txikitan.
Kontu izan
Lana egiten duena aldameneko laguna bada, honi ongi etorriko zaio, baina ez begiratzen edo kopiatzen duenari.
Matematika ikasteko ezinbestekoa da lan indibidual hau, gehiago ikasten bait da norberak egindako okerrak zuzentzen, beste edozein bidetik baino.
Puntu hau oso garrantzitsua da eta sarritan egiten diren planteamendu didaktiko asko hemen bukatzen dira, zeren eta lan indibiduala ez bada potentziatzen eta kontrolatzen, nekez jakin bait daiteke nor non atzeratzen den.
Har ezazu, beraz, gogoan puntu hau eta ez ahaztu eguneroko dinamikan.